XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainbehera datozen gotorlekuak

LEHEN arrandiaz burdinezko teloia deitzen zenaren atzean, politika eta gizarte giroan jazotzen ari diren gertaera larrien gainean galdera zintzilik dago, ikustezina eta hauskorra den haritik, Damoklesen ezpata gisa.

Eta orain zer?

Iraganeko garaien miresle itsuentzat demokraziaren paradisua zen sovietar herrian izan den Estatu kolpe saioak garbi markaturik utzi du egitura arteka larria eta arriskugarria, Tsarren kontrako iraultzaren ondoren 1917ko urrian sortutako sistemaren eraikuntza eskerga horretan eta hainbat hilketa, matxinada eta odolez asetutako sasidiktadoreek pertsonifikatutako garbiketaren ordainez egin zena.

Errusiako historiak dagokien hitzak ezarriko dizkie bata bestearen atzetik izan ziren diktadore haiei: hiltzaile, erlijiogabeko fanatikoak, abertzale sui generi...

(Antzerako zerbait gertatu zen Valle de los Caidos izeneko eraikuntzarekin, batzuk malkoen arana deitzen diote, bere handinahikeriaren aldare modura, buru gaiso eta diktatorialak jaso arazi zuena.

Behera noiz botako den galdetzen dugu, zorigaitzeko irain hori desagertu dadin).

Oraindik ez da garbi ikusten zein izango den errusiar herriaren etorkizuna.

Hala ere, zalantzarik ez dago, oraindik leherketaldian dagoen ondoeza horretan, eragina izan duen faktoreetako bat askatasun estatalistaren arazoa izan dela, edo argiago esateko, SESB zabala zenaren barruan zeuden Errepublika edo lurraldeen independentzia eta askatasun nahia.

Gainbeherakadaren orduak jo du eta hasiera batean inperioaren eraikitzaile izan ziren aita komunisten ohorean egindako monumentuak behera botatzea gelditu ezinezkoa zenez, askatasun estatalaren nahia ere halakoa da, gutxienez orain arte sovietar nazioa osatzen zutenen Errepubliken erdiena.

Zenbaiten esanetan gertaera horiek, alde honetako lurraldeen erreibindikazioetan ez daudenak, mundu guztian eta arlo guztietan atzera bota ezinezkoak dira.

Zenbait Estatu absolutista horietako gobernuek, ordezkariek edo bozeramaleek entzungor egiten dioten arren, Askatasuna, independentzia, autogobernua... oihuak zabaltzen ari dira ozenki baino ozenkiago.

Orain Errusian eta Mendebaldeko Europan, beste ertzeko auzoetan, jazotzen ari bada, ona da kontutan hartzea mugimendua gelditu ezina dela, elur bola baten gisa aldapan behera.

Etorkizunaren patua da, inongo herririk ez egotea nortasunik eta askatasunik gabe, eta ez daitezela konformatu anexionatutako lurraldeak izatearekin soilik.

Lituania, Letonia eta Estoniak berrogetamaika urte behar izan dituzte 1940ean, gerra garaian, alemaniar eta errusiarren arteko paktu deitoragarrian galdu zutena eskuratzeko: beraien nortasuna eta askatasuna.

Baina Europak, Asiak berak eta beste lurralde batzuk, nahiz eta itsasoz bestalde egon, askatasun izpiritua inguruan daukate eta horren martxa geldiezinari ezin izango zaio oztoporik jarri.

Hemen, Euzkalerrian adibide eredugarria jartzearren opresiozko ehun eta berrogeitamabi urte iragan diren arren, askatasun nahia ideologia eta erlijio sinesmena bilakatu da eta oraindik bizirik dirau.

Eginkizun horretan orain arte zenbat erori diren eta zenbat eroriko diren ez dio inporta, etorkizuna gure alde daukagu herriaren nahia errealitate bihurtzeko.

Herri libre eta subiranoa da Kantauriko bazter eder eta erasotu honetan usaintzen eta somatzen dena.

Gure atzoko historiak biharkoaren urratsak markatzen dihardu.

JOSE DE ABASOLO MENDIBIL

KAZETARIA

Erredazioan itzulia